viernes, 24 de abril de 2015

TRANTSISIOA

1- TRANTSISIOAREN DEFINIZIOA

Franko hil zenetik (1975) PSOEk hauteskundeak irabazi zituenean arte (1982) doan prozesu politikoa Espainia demokrazia bihurtzeko, Juan Carlos borboikoak eta Adolfo Suárezek bideraturikoa.
Franko hiltzean gizarteak lau eskakizun konkretu egin zituen: amnistia preso politikoentzako, grebak askatasuna eskatzen, emakumeen eskubideak aitortzea eta automia aldeko manifestazioak.
Eliza eta Ejerzitoaren papea oso garrantzitsua izan zen zeren eta demokraziaren alde jo ez ezik sektore oso kontserbadoreak lasaitzea ere lortu zuten.
Euskadin Martxoaren 3ko gertaerak garrantzia nabarmen izan zuten non poliziak bost langile hil zituen asanblada batean. Aldi berean, karlistek haien artean arazo larriak izan zituzten (hildakoak eta guzti), baina zoritxarrez gertaera nabarmenak ETAko atentatuak izaten ziren.

2- INDAR POLITIKOAK FRANKOREN HERIOTZAREN OSTEAN

Carrero Blanco hil zutelako, Arias Navarro gobernuko presidentea aukeratu zuen Frankok. Franko hiltzean erreforma batzuk egitea ezinbestekoa zen, baina Arias Navarrok erreformak eteten zituen etengabe eta boterea galduz joan zen erregearen alde. Juan Carloses oztopo bezala ikusten zuen Arias Navarro, eta bere dimisioa lortu zuen 1976ko uztailean.
Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuko presidentea, sorpresa izugarria izan zen. Ia Espania osoa bere izendapenaren kontra jarri zen, baina aldaketa ugari egin zituen eta demokrazia aurrera egin zuen, besteak beste erreforma hauek egin zituen: amnistia politikoa, kostituzio erreforma, PSOE eta PCErekin harremanetan jarri zen etab...Garrantzitsuena ``Erreforma Politikarako Legea´´ izan zen zeinek gorte frankistak deuseztatzen zituen.

3- URTE GARRANTZITSU BAT: 1977

Hiru motatako terrorismoa atzera egiten ari ziren demokrazia: eskuin muturrekoa, ezker muturruekoa eta ETA.
PCEren legalizazioa aurrera eraman zuen Suarezek (trantsisioan alderdi aktiboena, batzuentzako ``gorriak´´) baina Carrillok eta komunistek aitortu behar izan zuten bandera eta monarkia.
Urte horretan ere lehengo hauteskundeak ospatu ziren (1936an izan ziren azkenak) non UCDk (Suárezen alderdia) irabazi zuen eta PSOEk bigarren indar bezala atera zen. Komunistak eserleku gutxi lortu zituzten eta eskuin muturreko alderdiak bat ere ez. Euskadin eta Katalunian nazionalismoa oso emaitza onak ere atera zituen. Izan ere, Euskadin arazo batzuk zeuden autonimiari buruz hitz egiterakoan: Nafarroa sartu bai ala ez, eskumenak, sinbologia, etab...

4- UCD-REN GOBERNUA

Moncloako itun ekonomikoak sinatu ziren ,alderdi guztien batasuna lortuz, Espainiako egoera ekonomikoa txarra baitzen. Inflazioa murriztu zen, erreforma fiskala egin zen eta gizarte-segurantzaren eta enpresa publikoen funtzionamendua bermatu zen.
Euskadin, Suárezek ikurrina legalizatu zuen, amnistia eman zuen etab...

5- 1978KO KONSTITUZIOA

Konstituzio hau abenduaren 6ko erreferenduan onetsi zen %88 botoak alde izanda. Nahiz eta EAJk abstentzioa sustatu Euskadin artikulu batzuekin ez zegoelako ados. Espainiak ``zuzenbideko estatu demokratikoa eta sozial´´ bezala aurkezten du, herri-subiranotasuna, monarkia-parlamentarioa, ez-konfesionaltasuna, lurralde historikoen autonomia eta beste erreforma progresistak ere bai.
Botere banaketa ezartzen du: legegilea (bi ganbarako gorteek, senatua eta diputatuen kongresua) betearazlea (gobernua) eta judiziala (auzitegiak).

6- SUÁREZEN GOBERNUAREN AMAIERA

Ekonomia krisia oso sakona zen, Petrolioaren krisia, inbertsioak gutxitzea eta enpresak ixtea zela eta. Horrek ekarri zuen langabeziaren igoera, egiazko soladataren jaitsiera eta lan-baldintzak txarragoak izatea. Autonomia prozesuak UCDren barruan tirabirak areagotu zituen. Izan ere, 1979. urtean Gernikako estatutua sinatu zen non hainbat eskumen gobernu zentraletik Euskadira pasa ziren. Negoziaketak Eusko Kontseilu Nagusia eta Espainiako gobernuak mantendu zituzten, eta Herri Batasuna eta Alderdi Popularrak izango zirenak izan ezin, beste alderdi politikoan Euskadiko Estatutuaren alde jo zuten. Estatutu horrek Euskadi nazio bat bezala onartzen du, Nafarroaren balizko sarrera onartzen du etab...1980.urtean hauteskundeetan Euskadin EAJk garaipena lortu zuen.
Espaninia mailan ETAren terrorismoa eta PSOEren indarra Suárezen gobernuaren azken oztopo gaindiezinak izan ziren, eta eragin zuten bere dimisioa.

7- 1981KO OTSAILAREN 23KO ESTATU KOLPEA

Leopoldo Calvo Sotelo presidente izendatu nahi zuten egunean guardi zibilak eta militarrak estatu kolpe bat eman zuten Antonio Tejero teniente koronela diputatuen kongresuan armak erabiliz sartu zuenean. Kolpe honek Tejero ez ezik, Armada jeneralak eta Milans del Bosch Valentziako kapitan jeneralak antolatu zuten. Azken honek, Valentziak tankeak kalera atera zituen gerra-egoera aldarrikatzen. Erregearen papera oso garrantzitsua izan zen esanez bera demokrazia defendatzen zuela, baina benetan nabarmena izan zena espainiarren papera izan zen, aputu sendoa egin baitzuten konstituzioaren alde.

8- CALVO SOTELOREN GOBERNUA

Presidente hau beti ahaztua izaten da, baina zeregin garrantzitsu hauek aurrera eraman zituen (gehienak PSOEren babesarekin): dibortzioaren legea, autonomien prozesuak areagotzea, Espainia NATOn sartzea etab...
1981. urtetik aurrera UCD desegin zen eta Suárezek alderdi politiko berria eratu arren, elur-jausi sozialista geldiezina zen. Hurrengo urtean, Felipe Gonzalek eta PSOEk gehiengo absolutua lortu zuten 202 diputatuekin eta espainiarrei eskubide ugari aitortu zizkioten. Trantsisioa bukatutzat eman genezake mementu horretan, garai berri bat ailegatu zen: Sozialisten garaia zeinek lortu zuten Espaniako eskubide aldarrikapen garrantzitsuenak Felipe Gonzalezen gobernuarekin (1982-1996) eta Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuearekin (2004-2011)
Euskadin esan beharra dago legislatura guztietan EAJk lehendakaritza lortu duela, Patxi Lopezen garaian izan ezik  (2009-2012)













No hay comentarios:

Publicar un comentario